XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanta onen aria, ritmoa, kontrara, garbi-garbi, ritmo ternarioa da, obeto, lenengo erdian, ternario, eta bigarrenean, binario: bringun-brangun...

Nolanai-dala, ondo begiratzen badiegu, beti ere orixe ikusiko degu; ume-kantak oso ritmikoak dirala.

Eta, ortaz gañera, ritmoaren bidez ume-kantak marrazki bat, soñuzko dibujo bat egiten digula.

Bañan ez ori bakarrik; letraen soñuen bitartez, ez dibujo monokromo bat bakarrik, baita koloredun pinturaki kuadro bat eta gorpuztun erreliebe bat ere egiten digula.

Ikustagun.

MARGOA, KOLOREA, UME-KANTAETAN

Aurrera jarraitu baño len, esan dezagun, letra bokal bakoitzak ba duala bere kolore, eta kontsonante bakoitzak ba duala bere gorputz.

Eta, bokal ta kontsonante, bion artean, ritmoaren bidez, pinta dezaketela pinturaki kuadro bat, edo-ta baita eskulturazko erreliebe bat ere.

U bokala, adibidez, bokal illuna da; I, berriz, bokal argia.

TZ kontsonantea, letra latza; X ta LL, berriz goxoak etab. etab.

Ari orri jarraituaz, ikustagun, ritmoaz gañera, ume-kantari aitortu diogun beste gauza: kolorea eta gorputza; silabaen letrak kantari ematen dioten izaera, alegia: kolore-izaera eta gorputz-izaera.

Ttunku-rrunku, tturrku-ttunku artan ederkitxo ikusi bait degu gauza au: u bokal illunak, eta n kontsonante barrunbekoiak kantari ematen dioten kolore eta gorputz-izaera nabarmena; batez ere, beste Ttiki-rriki, ttiki-ttikiaren aldean jartzen badegu.

Euskal-toponimian ba dira izen bi, ume-kantaetan kolore-gauza ortarako leku aundi izan dutenak: Arriola, Barriola; iru kantaetan gutxienez arkitzen bait ditugu.

Ikus: Don, don, kandel;
Barriola, Barriola
plixt!.